XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jendea tribunatan eseritzen zen, eta apustu eginez, edo karrera kataleuiez begiratuz, joaten zitzaizkion arratsaldeko ordu hoberenak.

Gobernari panparroiak txanpaina edatera konbidatzen zituen irabaztunak.

Zaldiek, berriz, korri egiten zuten: korri arratsaldeko bostetan, korri arratsaldeko seiretan, korri arratsaldeko zazpi, zortzi eta bederatzietan.

Eta asko nekatzen ziren.

Bai, zaldiak nekatu egiten ziren hainbeste korritzearekin.

Karrera egin eta ikuilutara erretiratzen zirenean, purrusti eta kejaka hasten ziren:
- Ai ama! zein nekatua nagoen!
- Ai ene! hau hanketako mina daukadana!
- Ezin dut hola jarraitu!- zion gorrista batek .

Honera etorri nintzenetik hamar kilo galdu ditut!.

- Jokeiak asko jotzen nau!- zioen gazte batek negarka - berebiziko makilazoak ematen dizkit!.

- Niri berriz errita egiten didate azkena ailegatzen naizelako!- Esaten zuen zaldi pintto batek begirada tristez.

Ikuilutako giroa gero eta petralagoa zen.

Hain urduri eta aspertuta zeudenez, zaldiak Maurizio astoarekin deskargatzen ziren: - Demonio babua! Nazkante zikina! Non da nire belarra?!.

- Ekartzak txokolatia, asto tunantia!
- Ekartzak pastela, asto pistola!.